XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

!Elduko baleutsa jakiari arako buruandiak!- zirautsan berarengo gure Indianoak itxaskabra bateri begiak boteaz.

-¡Estabill ba urriñean...! Et... et...¡Zer naigabea! Apapuan, jausi egiñean, ia-ian zanean, bira ta iges itxaskabreak... Baña betorren, betorren barriro... Oraiñtxe, oraiñtxe...¡gora...! Bai, ¡gora!, baña utsa, ta jakia galduta.

Jaki barria ipiñi bear, da ipinten egoan bitartean, ¡arutsagoko lagunak karraspio andia eskuetan...! ¡Añaniñuena!.

Olantxe joan jakoezen orduak, zerbait artuko eben itxaropenez beterik, eta arrañtxuren bat eskuartean ikusi ezkero, pozarren, Napoleonek gudarik andiena irabazi ebanean baño pozago.

Goiz-berandutxoan agertu zan Ontziagintaria, iñok ezekizan eskutuko bere atx-zuloetatik; zorroa bete lanpernagaz; jeupadaka ta eskuziñuka deitu eutsen lagun guztiai; sartu zituan lanpernok ur gezalagaz ordurako sugañean egoan topiña baltzean, da asi zan lagunok ekarren arrantzea zelangoa zan ikusten...¡Marari marariena! Lupiñarik ezetorren.

Pantxoak ekazan batek; beste batek itxaskabrea, durdo bi ta iru karraspio: Indianoak, txangilla ta mustoa.

¡A, ze janaria, ainbeste gizon andirentzat! Lapak eta mangoliñoak egozan ugari, ta besterik ezean, lengo arlotearena esan bearko:.